Eraikitze sistema: tapiala (karga horma) eta egurrezko forjatua
Tapiala Antzinako eraikitze sistema, lurrarekin egindako masa batez eraikitako karga horma.
Eraikitze prozesua
1. Lurra xehetu 2. Harri kozkor eta harearekin nahastu 3. Ura bota 4. Enkofratuan isuri 5. Zanpatu, konprimitu 6. Lehortzen utzi, egun batekin nahikoa da bere burua eusteko gaitasuna izan dezan, ondoren enkofratua kendu daiteke.
Propietateak
1. Gogortzen denean hormigoi pobrearen erresistentzia bera du 2. Izugarrizko inertzia termikoa du 3. Uhin elektromagnetikoen kontrako pantalla bezala funtzionatzen du
Irakasleek esan bezela, karrera gogorra da gurea eta dagoeneko, gainera, aurtengoa laugarren kurtsoa izanik, askori hasierako ilusio eta gogoak itzaltzen joan zaizkigu.
Horregatik, proiektuetako kurtso honetan benetan eskertuko nukeena ilusio hori berpiztea da, motibatzea, berriro ere lana gogoz egitea, gauza berriak ikasi eta aurkitzeko irrika sortzea... Horrela esanik oso handikoia eta idilikoa dirudien arren, beste urteetako esperientziak erakutsi dit motibazio hori lortzeko funtsezkoena ikaslea eta irakalsea bata bestearekin gustora egotea dela, irakasleak ikaslearen proiektua begiratu, ulertu eta akatsak ateratzea bai baina baita ikasleak egin nahi baina nola egin asmatzen ez duena ulertu eta laguntzea, proiektatzeko bidea erakustea, proiektatzen erakustea... Izan ere, ikastera gatoz unibertsitatera eta irakasleek laguntza hori eskeiniz gero guk jarriko ditugu ikasteko behar diren beste osagarriak, gogoak, lanak...